European journalism centre
Hasieran garrantzitsua den gauza aitortu beharra dago pagina web osoa ingeleses idatzia dago. Web-a bera blog baten modukoa da, bere iritziak ematen dutelako. Hala ere, albisteak jartzen dituzte bertan. Horretaz aparte Newsroom jartzen duen atalean sartuz gero albiste internazionalak ere ikusi ditzakegu, eta beste hainbat komunikabide garrantzitsuen link-a ere agertzen da, bertara sartu nahi badugu, adibidez CNNa edo BBCa. Seminars atalean European izan diren seminario buruz idazten dute eta link-an klikatuz gero semario horietan hitz egin dutenari buruz da idatzia dagoen informazioa. Horrez gain, Media Landscape-a sakatuz gero Europako mapa agertuko zaigu bertan, eta alboan agertzen dira estatu guztien izenak. Estatu bat klikatuz gero horri buruzko informazioa ageriko da, lehenengo aurkezpen txiki bat eta gero bere komunikabideei buruz mintzatzen da. Horrez gain beste motatako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, hala nola: events (gertakizunei buruz), magazine (hainbat gauzei buruz mintzatzen da bertan, persona ezberdinen artikuluak dira), etab.
Radio y Television online en vivo-Internet radio y TV
Webgune honek online dauden telebista eta irrati kateak bilatzen ditu, eta gero haien link-a jartzen dute, horrela Internet-en duden pertsonak zerbitzu hauek erabil dezaten. Horrez gain, google search programa ere badu, baita blogak ere.Gainera telebista eta irratiarekin zerikusia duten link-ak ere badute bertan, hala nola, radio televisión galega, futbol radio, eta beste batzuk. Hori bai, klikatu bezain laster google-n orrialdea ateratzen da eta bertan aukeratu behar dugu zein ikusi nahi dugun. Hala ere telebista eta irratia gustoko duten pertsonentzat leku aproposa dela uste dut.
CNN
Nire ustez ingeleses dakien kazetari batentzat webgune hau interesgarria izan daiteke, hain zuzen ere bere helburua informazioa ematea delako. Ez du bakarrik Estatu Batuko berriak ematen, internazionalak ere baditu bertan, horrela mundu osoko pertsonak informatutak egon daitezen. Horrez gain, beste motatako gauzak ere baditu, adibidez, entertaiment hartzen duen lekua, bertan bideo dibertigarriak jartzen dituzte. Google-k ere bere zatia hartzen du orrialdean, gauzak bilatzeko erabiltzaile moduan. Horregatik ongi informatua egoteko webgune bat dela pentsatzen dut.
Wikipedia
Interneteko entziklopedia handia, nik ireki dudana euskarakoa da, gu gure karrera euskaraz egiten dugulako, baina entziklopedia hau beste hainbat hizkuntzatan aurki dezakegu, hala nola, gaztelera edo ingelesa. Horretaz aparte beste motatako zerbitzuak ere eskaintzen ditu, adibidez, azken orduko berriak, urteurrenak eta beste hainbat gauza. Gainera atal bat dago, non jendeak parte har dezakeen eztabaidetan, bakoitzak bere iritzia emanez. Hauek eta beste hainbat gauzengatik uste dut, webgune hau garrantzitsua dela, bertatik informazo asko har dezakegulako eta azken orduko albistei buruz informa gaitezkelako.
Arrosa, Euskal Herriko Irrati-sarea
Webgune hau interesgarrí izan daitekeela pentsatu dut, Euskal Herriko irratiei buruz mintzatzen delako, eta haien informazioaz aparte, grabatu izan diren hainbat albiste entzuteko link-ak sartu dituzte, horrela edonor entzun dezan. Horrez gain saio interesagarrí batzuen artikuluak idazten dituzte horrela jendeak jakin dezan zeri buruz mintzatzen ibili dira.
Antena 3
Estatu Espainiarrean handia den kate pribatuaren webgunea hautatu dut, bertan mota desberdinetako zerbitzuak aurki dezakegulako. Albisteak garrantzizkoak dira, baina kate horren programazioari buruz mintzatzen dira gehienbat. Baina bere katea albo batera utziz beste hainbat link ditu bertan, beste webgune batzuetara ailegatzeko, adibidez, Europa FM edo Onda cero, beste batzuen artean. Horrez gain, beste motatako zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, chat, compras online,…
jueves, 18 de octubre de 2007
Suscribirse a:
Entradas (Atom)